14. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Aldaketa Murietako Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzan. Behin betiko onespena

Murietako Udalak, 2016ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Murietako Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzan (2016ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 19an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egindako aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Murietan, 2016ko abenduaren 27an.–Alkatea, Ana Carmen Muñoz Castellanos.

ERANSKINA

Eraikuntzaren gaineko ordenantzan aldatutako testua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1614806