14. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa puntuala, Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 35.2 artikuluan. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2016ko abenduaren 30ean egin bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki hauek hartu zituen:

1. Irunberriko Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 35.2 artikuluaren aldaketa puntuala, Irunberriko Udalak sustatua, hasiera batean onetsi zen 2016ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, eta 2016ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 10ean, argitaratu zen, eta Erkidegoko bi egunkaritan.

2. Irunberriko Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzaren 35.2 artikuluaren aldaketa puntuala, Irunberriko Udalak sustatua, behin betiko onetsi zen 2016ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran.

3. Dokumentuan, hein batean sartu da aurkeztutako alegazioa. PDFan irakurtzen den bezala gelditu da idatzirik.

4. Espedientea Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igortzea, onets dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Irunberrin, 2017ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ERANSKINA

Eraikuntzaren gaineko ordenantzan aldatutako arautegia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1700135