2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Udal ordenantza, zakurrak eta etxeko beste animalia batzuk edukitzeari buruzkoa. Hasierako onespena
Cadreitako Udalak, 2017ko urtarrilaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zakurrak eta bertze etxeko animalia batzuk edukitzeari buruzko udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cadreitan, 2017ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L1700395