2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Zerga-tasak, 2017. urterako
Barasoaingo Udalak, 2016ko abenduaren 19an egin osoko bilkura arruntean, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, erabaki zuen 2017rako karga-tasak onestea, gisa honetara:
Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,4150.
Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (Nafarroako Gobernuak zehaztua).
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,4.
Gainbalioa (hirilurren balio igoeraren gaineko zerga):
–Karga-tasa: %12.
–Biztanleria tarteak:
- 5 urte bitarte: 2,3.
- 10 urte bitarte: 2,2.
- 15 urte bitarte: 2,1.
- 20 urte bitarte: 2.
Horrenbertzez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ondoko errekurtsoak aurkezten ahalko dira erabakiaren kontra:
a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik aitzina.
Barasoainen, 2017ko urtarrilaren 2an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1700402