2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzaren amaiera
Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2016ko abenduaren 13an, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:
Kontuan izanik gaur itzuli naizela Alkatetzara, osasun bajan egon eta gero ama izan ondoren, Alkatetzaren ekainaren 1eko 540/2016 Ebazpenaren bidez Alkatetzaren eginkizunak José Igancio López Zubicaray lehen alkateordearen esku utzi nituelarik.
Ikusirik komenigarria dela ebazpen baten bidez egoera hau formalizatzea, segurtasun juridiko handiagoa emateko, eskuordetza horren amaierak dakartzan ondorioei begira.
Aurreko guztia kontuan harturik, Alkatetzak dituen eskudantziak erabiliz, hau da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren –azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako haren– 44. artikuluak emandako eskudantziak,
EBATZI DUT:
Lehena.–Gaurko egunarekin baliorik gabe uztea lehen alkateorde José Ignacio López Zubicarayri egindako eskuordetzea, Alkatetzaren eginkizunak haren esku utzi baitziren, ekainaren 1eko 540/2016 Ebazpenaren bidez.
Bigarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barañaingo Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari eta udal alorrei jakinaraztea eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Barañainen, 2016ko abenduaren 16an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1700398