2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
11/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2016ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 11/2016 espedientea, kreditu transferentzia bat onetsi baita.
Iragarkia 2016ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Herriko Etxeko iragarki oholean ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:
Kreditu transferentzia
Gastu goititua:
KODEA | IZENA | ZENBATEKOA (euroak) |
51 33801 22620 | Festetako hainbat gastu | 2.300,00 |
GUZTIRA | 2.300,00 |
Gastu beheititua:
KODEA | IZENA | ZENBATEKOA (euroak) |
51 33311 62500 | Kultur Etxeko ekipamenduak | 2.300,00 |
GUZTIRA | 2.300,00 |
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1700396