2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
Planeamenduko Arau Subsidiarioetako testu bategina.
Behin betiko onespena
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da Aresoko Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuela behin betiko onestea Aresoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako testu bategina.
Behin betiko onesteko egintza honen kontra, bide administratiboari amaiera ematen baitio, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.
b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda Argako Udalari zuzendua, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aitzinetik; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.
Areson, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.
ERANSKINA
Arau Subsidiarioetako testu bategina (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1700482