14. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Tuterako Udalaren eta haren meneko erakundeen 2016ko lan eskaintza

Tuterako Udaleko alkateak 2/2017 Ebazpena eman zuen 2016ko abenduaren 30ean. Ebazpen haren xedapen zatiko akatsa zuzendu zen 2017ko urtarrilaren 9an, gisa honetan:

“1.–Tuterako Udalaren eta haren meneko erakundeen 2016ko lan eskaintza onestea, behin betiko onetsi ondoan urte horretarako plantilla organikoa. Hona zein lanpostu diren bertan:

1.1. Zuzenbideko lizentziaduna (0512A05301 zenbakiko lanpostua), oposizio-lehiaketa bidez.

1.2. Udaltzaina (0506C00226 zenbakiko lanpostua), oposizio bidez.

1.3. Udaleko Ur Batzordeko ikuskatzailea (0502C04801 zenbakiko lanpostua), merezimendu lehiaketa bidez.

1.4. Erdi Mailako teknikaria (0508B09803, 0672B09801, 0510B09802 zenbakiko lanpostuak), oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez (barneko igoera txanda).

1.5. Ikusirik Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak 2009an eginiko lanpostuen balorazioari buruzko azterlanaren emaitzak, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluaren babesean, barne igoerako ondoko hautapen prozesuak eginen dira:

1.5.1. B mailako hezitzaile espezializatu bihurturiko lanpostuak (0514C03601-02-03 zenbakikoak), era murriztuan C mailako hezitzaile espezializatuen lanpostuan ari diren funtzionarioek bete ditzaketenak.

1.5.2. C mailako igeltsero-ofizial bihurturiko lanpostuak (0512D06801-02-03 zenbakikoak), era murriztuan D mailako igeltsero-ofizialen lanpostuan ari diren funtzionarioek bete ditzaketenak.

1.5.3. C mailako pala gidari-ofizial bihurturiko lanpostua (0512D02201 zenbakikoa), era murriztuan D mailako pala gidari-ofizialen lanpostuan ari diren funtzionarioek bete dezaketena.

1.5.4. C mailako mantentze-lanetako ofizial bihurturiko lanpostua (0512D03905 zenbakikoa), era murriztuan D mailako mantentze-lanetako ofizialen lanpostuan ari diren funtzionarioek bete dezaketena.

1.5.5. B mailako IKTko teknikari bihurturiko lanpostua (0509C10201 zenbakikoa), era murriztuan C mailako IKTko ofizialen lanpostuan ari diren funtzionarioek bete dezaketena.

2.–Erreserbako txanda, desgaitasuna dutenentzat. %33ko edo gehiagoko desgaitasun maila duten pertsonek gainerako izangaien baldintza berberetan parte har dezakete enplegu publikoaren eskaintzako lanpostuak betetzeko deialdietan, baldin eta desgaitasun hori bateragarria bada egokituko zaizkien betebehar edo eginkizunekin. Horretarako, probetan behar diren egokitzapenak eginen dira, eskabidea aurkeztu eta desgaitasuna eta bateragarritasuna frogatzen dituzten izangaientzat, betiere egiaztapena Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko organo eskudunek egin beharko dutelarik. Nolanahi dela ere, kasuan kasuko lanpostuaren eginkizunetan aritzeko, urritasuna bateragarria dela frogatzeaz gain, behar den osasun azterketa gainditu beharko da, Foru Komunitateko administrazioetan sartu aurretik probak pasa dituzten izangai guztiei hala eskatzen baitzaie.

Kontuan harturik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 10eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian ezartzen den portzentajea, baita dauden lanpostu huts guztiak hartuta orain arteko lan publikoaren eskaintzan eginiko erreserbak ere, aurten ez da plazarik erreserban utziko desgaitasuna dutenen txandetan betetzeko.

3.–Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan, beraz, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke haren kontra (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazpen tramitean dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabaki hau hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Tuteran, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1700505