14. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen jakinarazpena. Instalazio berri bati Ingurumen baimen integratua emateko eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egiteko espedientea. Sustatzaileak Manuel Ayala Sánchez eta Beatriz Ribe Chivite dira.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente kodea: 0001-0038-2016-000012.

Instalazioa: zerri-gizendegia.

Titularra: Ayala Sanchez Manuel Ribe Chivite Beatriz.

Kokalekua 4. poligonoa, 2341. eta 1670. lurzatiak.

Koordenatuak: UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 599.655,000 eta Y: 4.656.393,000.

Udalerria: Cintruénigo.

Proiektua: Zerri-gizendegia (5.083 abelburu arte handitzea).

Iruñean, 2016ko abenduaren 12an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1614252