14. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

804/2016 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Kasedako, Zangozako eta Lizoain-Arriasgoitiko udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko espedientearen hasiera onesten duena.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Ingurumen Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, zedarritu, handitu eta ezartzea. Eskumen horrekin bat, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak beharrezkoa deritzo Kasedako, Zangozako eta Lizoain-Arriasgoitiko udal mugapeetako abelbideak sailkatzeko eta hondatuta edo galduta dauden mugarriak berritzeko lanak hasteari.

Kontuan hartuz proposamen hori justifikaturik dagoela Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Kasedako, Zangozako eta Lizoain-Arriasgotiko udal mugapeetako abelbideak sailkatzeko eta haietan hondatu edo galdu diren mugarriak berritzeko espedientearen hasiera onestea.

2. Abelbideak sailkatzeko espedientean ariko den Nafarroako Foru Komunitateko ordezkaria izendatzea, hain zuzen ere Cristóbal Molina Terrén jauna, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Biodibertsitatearen arloko Lankidetza eta Kudeaketa Bulegoko burua.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ingurune Naturalaren Zerbitzura, Kasedako, Zangozako eta Lizoain-Arriasgotiko udaletara eta departamentu honetako Ekonomia Aferetarako Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

Iruñean, 2016ko azaroaren 2an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1614291