2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Informatika sistemako arduradun lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2017ko uztailaren 4an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:
Deialdia, bi izangai zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, Informatika sistemako arduradun lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta bulegoetan.
Iruñean, 2017ko uztailaren 4an.–Iñigo Anaut Peña, Giza Baliabideetako zuzendaria.
Iragarkiaren kodea: L1708359