2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN ELORTZIBAR
Noain Elortzibarko Udaleko Julián Gayarre Musika Eskolako Patronatuko lehendakari ordezkariaren 2017ko ekainaren 30eko Ebazpena, deialdia onesten duena, Noaingo Udaleko Julián Gayarre Musika Eskolan piano irakasle izateko lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren
Beharrezko jotzen da Noaingo Udaleko Julián Gayarre Musika Eskolan piano irakasle izateko lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzea, sortzen diren beharrei erantzutearren.
Aplikatzekoak diren xedapenek legez ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua kontuan hartuz.
EBATZI DUT:
1. Deialdia onestea, Noaingo Udaleko Julián Gayarre Musika Eskolan piano irakasle izateko lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren.
2. Hautapen proben deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean daude.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Noain Elortzibarren, 2017ko ekainaren 30ean.–Lehendakari ordezkaria, sinadura ulertezina.
I. ERANSKINA
Oinarriak
1. oinarria.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da Musika Eskolan piano espezialitateko irakasle lanpostua aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez eratzea, Noaingo Udaleko Julián Gayarre Musika Eskolan sortzen diren beharrei erantzutearren.
1.2. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta oinarriak interesdunen eskura egonen dira udal bulegoetan eta Udalaren www.noain.es web-orrian.
1.3. Deialdi honi, bere oinarriei edo betearazteko ematen diren egintzei buruzko edozein gorabehera, egintza edo errekurtso jakinaraziko zaie izangaiei, Noaingo Udalaren www.noain.es web-orrian argitaratuta.
1.4. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.
1.5. Lanpostuak B mailari dagokion ordainsaria izanen du, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren arabera, bai eta, dagokion moduan, plantilla organikoan eta araudi indardunean agertzen diren ordainsari kontzeptuak ere.
1.6. Deialdi honen bidez egiten diren kontratazioetarako bi hilabeteko probaldia ezarri da, eta epe horretan edozein aldek deuseztatzen ahalko du kontratua.
2. oinarria.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa. Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
c) Musikako titulua izatea, erdi mailakoa edo profesionala, piano espezialitatekoa, edo hura eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
f) Ez izatea inoiz kondenatua sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituagatik, epai irmoaren bidez. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen prozedura aldian eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.
3. oinarria.–Eskabideak eta horiek aurkezteko epea.
Hautapen prozesuan parte hartu nahi dutenek oinarri hauen II. eranskinean ageri den ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko dute Noain Elortzibarko Musika Patronatuaren erregistroetako ezeinetan (Udal Musika Eskolan, San Migel kalea, 2, 31110 Noain). Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, betiere ezertan galarazi gabe kontratatuak izateko deitzen zaienean jatorrizko dokumentuak edo fotokopia konpultsatuak edo autentifikatuak aurkeztu behar izatea, indarreko araudiak ezarri moduan:
–Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentuarena, eta, hala badagokio, deialdiko 2.a) oinarrian nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharrena.
–Deialdiaren 2.c) oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.
4. oinarria.–Behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Noaingo Udaleko Musika Eskolako Patronatuko lehendakariak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Udalaren www.noain.es web-orrian jendaurrean jarriko.
Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun naturaleko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, Musika Patronatuko lehendakariak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Udalaren webgunean argitaratzeko aginduko, hautaprobak egiteko deialdi honetan aipatzen diren eguna eta tokia adierazita.
Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Udalaren webgunean argitaratuko da, deialdi honetan aipatzen diren hautapen probak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.
5. oinarria.–Epaimahaia.
5.1. Honako kide hauek osatuko dute epaimahaia, baina izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehazten ahalko da behin betiko osaera:
Mahaiburua:
María Cecilia Antolín Astigarraga, Noain Elortzibarko Udaleko Musika Patronatuko lehendakari ordezkaria.
–Mahaiburu ordezkaria: titularrak izendatzen duena.
Lehen mahaikidea:
Gorka Pastor Yerro, Noaingo Musika Eskolako piano irakaslea.
–Lehen mahaikidearen ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
Bigarren mahaikidea:
Oihane Manterola Legaz, Noaingo Musika Eskolako ikasketaburua.
–Bigarren mahaikidearen ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
Mahaikide-idazkaria:
Isabel Álvarez Berango, Noaingo Musika Eskolako idazkari akademikoa.
–Mahaikide-idazkariaren ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
5.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Patronatuko lehendakariari hala jakinarazi, baldin indarreko legerian horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak gertatzen badira.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jendaurrean agertuko da hori, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.
5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada. Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6. oinarria.–Hautapen prozesuaren nondik norakoa eta balorazioa.
6.1. Zerrenda honen osaerarako hautapen prozesuak bi atal izanen ditu:
1. fasea.–Merezimenduen balorazioa (30 puntu gehienez).
Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu, ondoko baremoaren arabera: Izangaiek merezimenduak agirien bidez aurkeztu eta egiaztatu beharko dituzte eskabidea aurkeztearekin batera eta hari atxikirik geratuko dira.
A. Laneko esperientzia (20 puntu gehienez):
A.1. Eskatzen den lanpostuaren espezialitateko irakasle gisa administrazio publikoen musika eskoletan edo kontserbatorioetan egindako zerbitzuak, ikasturte oso bakoitzeko: 1,50 puntu.
Ikasturte zatikien kasuan, eskatzen den lanpostuan emandako hilabete bakoitzeko: 0,125 puntu.
A.2. Eskatzen den espezialitateko irakasle gisa zentro pribatuetan egindako zerbitzuak, ikasturte oso bakoitzeko (5 puntu gehienez): 0,75 puntu.
Ikasturte zatikien kasuan, eskatzen den lanpostuan emandako hilabete bakoitzeko: 0,06 puntu.
3.–Prestakuntza (4 puntu gehienez).
B.1. Piano-klasiko zein jazz-pianoko espezialitatean goi mailako titulua izateagatik: 3 puntu.
B.2. Lortu nahi den lanpostuaren espezialitatekoa ez den musika arloko goi mailako edo erdi mailako beste titulu bat izateagatik: 0,50 puntu.
B.3. Pedagogiaren arloko titulua izateagatik, goi mailakoa edo erdi mailakoa: 0,50 puntu.
Beste merezimendu batzuk (6 puntu gehienez):
C.1. Interprete bakarlaria izateagatik piano espezialitatean: kontzertu bakoitzeko 0,50 puntu.
C.2. Kamara edo taldean interprete aritzeagatik, prestakuntza gisa: kontzertu bakoitzeko 0,25 puntu.
C.3. Piano instrumentuko lanketa pedagogikoari buruzko argitalpenak: argitalpen bakoitzeko 0,5 puntu.
C.4. Ikastaroak emategatik piano espezialitatean: 0,5 puntu ikastaro bakoitzeko.
C.5. Prestakuntza ikastaroak jasotzeagatik piano espezialitatean: 0,25 puntu ikastaro bakoitzeko.
Merezimenduak behar bezala justifikatuta egon beharko dute. Izangaiek aurkeztutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu epaimahaiak, edozein unetan.
2.–Kasu praktikoa (70 puntu gehienez).
Ondoko proba hauek egitean datza:
–Pianoan konposizio bat edo gehiago interpretatzea. Interpretazio osoaren iraupena, gutxi gorabehera, 10 minutu. (20 puntu).
–Epaimahaiak proposatuko duen inprobisazio ariketa egitea instrumentuarekin. (15 puntu).
–Pianoaren hastapeneko ikaskuntzaren planteamendua. (15 puntu).
–Epaimahaiak proposatuko duen pop-rock konposizio bat abiapuntutzat hartuz, talde-inprobisazio klase praktiko baten planteamendua egitea. (20 puntu).
6.2. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira.
Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.
7. oinarria.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
7.1. Proben kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu Musika Eskolako iragarki oholean eta Noain Elortzibarko Udalaren www.noain.es webgunean, probak gainditzen dituzten izangaien zerrendak (espezialitate bakoitzekoak), lortu duten puntuazio osoaren hurrenkeran, eta alegazioetarako bost egun naturaleko epea irekiko da.
Epea amaituta eta, hala dagokionean, alegazioak ebatzita, epaimahaiak Patronatuko lehendakariari gainditu dutenen behin betiko zerrenda bidaliko dio onetsi dezan. Zerrendan izena, abizenak, identifikazio agiria eta puntuazioa agertuko dira eta Musika Eskolako iragarki oholean eta Udalaren www.noain.es webgunean jarriko da jendaurrean.
7.2. Gainditu duten izangaiei Noain Elortzibarko Udalaren Musika Eskolan gertatzen diren premien arabera eginen zaie dei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.
8. oinarria–Zerrendaren kudeaketa.
8.1. Piano irakasle lanpostuan beharren bat sortzen den bakoitzean, Noain Elortzibar Udaleko Musika Patronatuak amaierako puntuazio osoaren ordenaren arabera (handienetik txikienera) deituko ditu izangaiak.
Izangaiak lan eskaintza egiten zaion egunean bertan onartu edo uko egin beharko dio, ezintasuna justifikatua denean, eta edozein kasutan, izangaiak bere zerbitzu laboralak eskaintzen hasteko egun eta ordutik behar bezain besteko tartearekin.
Izangaiak ez badu lan eskaintza onartzen edo ez badio uko egiten, harreman laboralari eta zerbitzu laboralen eskaintzari hasiera emateko behar besteko tartearekin, automatikoki hurrengo izangaiari deituko zaio.
Lan eskaintza onartu eta zerbitzu laboralak eskaintzeko agertu ezean, edo harreman laborala formalizatzeko beharrezko dokumentazioa formalizatzeko agertu ezean, izangaia automatikoki baztertua izanen da zerrendatik langileak behar diren hurrengo aldietarako.
Lan eskaintzari uko egitea ez da izanen zerrendatik baztertzeko arrazoi eta ez da inolako zigorrik ezarriko, baldin eta justifikatua bada, motibatua eta arrazoizkoa.
8.2. Deialdi honetako lanposturako langile beharrak asetzeko izangaien zerrenda gehienez ere 5 urtekoa izanen da. Indarrean egonen da Noain Elortzibarko Udaleko Musika Patronatuak deitzen duen hurrengo hautapen prozesu berria amaitzen den egunera arte. Orduan, automatikoki indargabetuko da.
9. oinarria.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, baita bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka ere, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita. Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Noain Elortzibarren, 2017ko ekainaren 30ean.–Lehendakaria, Cecilia Antolín Astigarraga.
II. ERANSKINA
Inskripzio fitxa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1708339