1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
301/2017 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, Toki Programazioaren barrenean, osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagokion atalean sartutako inbertsioen behin-behineko zerrenda onesten duena, eta, horrekin batera, urtez urteko banaketa.
2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana osatzen dute arau horretan aurreikusitako jarduketek, Toki Programazioaren atalean ezarritakoek, besteak beste. Zehazki, 11. artikuluko G) atalak ezartzen duenez, atal horretan sartuko dira, beste inbertsio batzuekin batera, osasun eta hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagozkionak.
2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen 15. artikuluak, II. kapituluko Toki Programazioa izeneko Bigarren Atalean sartutakoak, Toki Programazioari dagozkion inbertsioak onartzeko eta horietarako gehieneko diru-ekarpena finkatzeko prozedura ezartzen du.
Lehen atalean xedatzen duenez, Toki Inbertsioen Planeko Toki Programazioaren atalean sartzeko eskaerak bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dira foru lege honek indarra hartzen duen egunetik. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, inbertsioak hautatu eta lehenetsi ondoren, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da Toki Inbertsioen Planeko Toki Programazioaren atalean sartutako inbertsioen behin-behineko zerrenda bat, honakoak bilduko dituena: aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen behin-behineko zerrenda, erreserban gelditu diren inbertsio eskaeren behin-behineko zerrenda, eta foru lege honen baldintzak ez betetzeagatik onartu ezin diren eskaeren behin-behineko zerrenda. Era berean, ezartzen da inbertsioen behin-behineko zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dela, eta argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epe bat izanen dela alegazioak aurkezteko.
Toki Azpiegituren Zerbitzuak 2017ko ekainaren 23an emandako txosten bat dago, Toki Programazioko atalean, osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagokionez sartutako inbertsioen behin-behineko zerrenda proposatzen duena.
Txostenean jaso denez, 13 eskaera aurkeztu dira, denak epeen barrenean. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatu ondoren, proposatu da haietako bi ez onartzea, bata Etxarri Aranazko Udalarena, eskaeraren xedea ez dagokielako toki entitate eskatzaileak emandako zerbitzuei, eta bestea Erronkariko Udalarena, obra finantzagarriaren legezko definizioarekin bat ez datozen lanak direlako. Gainerako eskaerek 18. artikuluko baldintza orokorrak betetzen dituztela egiaztatu da, bai eta legean eskatzen den dokumentazio osoa aurkeztu dela.
Lehenengo eta behin, puntuazioa inbertsioaren beharraren mailaren arabera eman da, eta horretarako, araudian xedatutakoarekin bat, kontuan hartu da, batetik, osasun edo hezkuntza zentro bat eraikitzeko proiektu onetsirik dagoen, edo prestatzeko edo lizitazio fasean, eta zentro horiek eraiki edo berritzeko akordio edo hitzarmenik dagoen toki entitatearen eta Nafarroako Gobernuko organo eskudunaren artean. Horrekin batera, kontuan hartu dira 2009-2012 Aldirako Toki Inbertsioen Planean biztanle bakoitzeko jasotako ekarpenak, bai eta etorkizunerako aurkeztutako amortizazio eta mantentze kostuak kalkulatutako batez bestekoak baino txikiagoak izatea.
Azkenik, 6.000.000 euroko erreserba bat proposatzen da txosten horretan, Toki Programazioaren atalaren baitan, 4.2 eta 4.3 artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz; horietatik 3.850.000 euro larrialdietako eskaerei eta inbertsio osagarriei erantzuteko erabiliko dira, bai eta Inbertsio Programen eta Toki Programazioaren ataletako salbuespeneko araubidea finantzatzeko ere, eta 2.150.000 euro, berriz, Toki Programazioko inbertsioen gehieneko diru ekarpena finkatzeko unean 100eko 10erainoko igoera ordaintzeko, kasua bada. Aurrekoarekin bat, osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioaren atalean 14.051,49 euroko erreserba proposatzen da.
Espedientean Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren 2017ko ekainaren 30eko txosten bat dago, eta Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuarena, Toki Azpiegituren Zerbitzuak egindako proposamena berresten duena.
Horrenbestez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean ezarritakoarekin bat, bidezkoa da 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, Toki Programazioaren barrenean, osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagokion atalaren barnean, sartutako inbertsioen behin-behineko zerrenda eta urtez urteko banaketa onestea.
Horrenbestez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legeak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Toki Inbertsioen Planean, Toki Programazioaren barrenean, osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagokion atalean sartuta dauden eta aurrekontuko diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen behin-behineko zerrenda onestea eta, horrekin batera, urtez urteko banaketa; zerrenda 1. eranskinean jaso da, eta hamar jarduketa finantzagarri ageri dira bertan, guztira 1.122.893,34 euroko zenbatekoarekin.
2. 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik onartu ezin diren eskaeren behin-behineko zerrenda onestea, 2. eranskinean jasotzen dena.
3. Behin-behinekoz 14.051,49 euro erreserbatzea osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioaren atalean, 4.3 artikuluan, Inbertsioen Planetako jarduketetarako, eta 4.2 artikuluan, Toki Programaziorako, adierazitako erreserbei erantzuteko helburuarekin.
4. Hamabost egun balioduneko epea ezartzea, ebazpena argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urtarrilaren 20ko 48/2017 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera toki entitateek alegazioak aurkez ditzaten. Foru agindu horren bidez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legeari buruzko eskaerak eta agiriak aurkezteko modua arautu zen.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2017ko uztailaren 3an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.
1. ERANSKINA Osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagozkion eta aurrekontuko diruaren kargura finantzatzen ahal diren eskaeren behin-behineko zerrenda, eta, horrekin batera, urtez urteko banaketa |
ORDENA ZENBAKIA | TOKI ENTITATEA | OBRA | INBERTSIOA | PUNTUAZIOA | INBERTSIOAREN BANAKETA URTEZ URTE |
G1 | G2 | %5 | Beharraren maila, guztira | 2009-2012 aldirako TIParen ekarpenak | Amortizazio eta mantentze kostuak | Puntuak, guztira | 2017 | 2018 | 2019 |
1 | A. Doneztebe | Osasun etxe berrirako urbanizazioa | 223.924,52 | 15 | 10 | 1,25 | 25,0 | 2,5 | 0 | 27,5 | 111.962,26 | 111.962,26 | |
2 | A. Castejón | Doctor Larrad kalearen urbanizazioa BHIrako (zoladura ematea) | 190.722,30 | 15 | 10 | 1,25 | 25,0 | 2,0 | 0 | 27,0 | 190.722,30 | | |
3 | A. Castejón (*) | Doctor Larrad kalearen urbanizazioa BHIrako (sareak) | 72.603,82 | 15 | 10 | 1,25 | 25,0 | 2,0 | 0 | 27,0 | 72.603,82 | | |
4 | A. Tutera | Huertas Mayores ikastetxe publikoa handitzeko urbanizazioa | 82.217,02 | 15 | 10 | 1,25 | 25,0 | 2,0 | 0 | 27,0 | 82.217,02 | | |
5 | A. Lodosa | Sazal kalearen urbanizazioa osasun etxe berrirako | 31.334,49 | 15 | 10 | 1,25 | 25,0 | 1,0 | 0 | 26,0 | | 31.334,49 | |
6 | A. Arbizu | Ikastetxe publiko berrirako urbanizazioa | 92.022,87 | 0 | 10 | 0,5 | 10,5 | 3,0 | 0 | 13,5 | 46.011,43 | 46.011,44 | |
7 | A. Ituren | Ikastetxe publiko berrirako urbanizazioa | 33.207,24 | 0 | 10 | 0,5 | 10,5 | 2,5 | 0 | 13,0 | 33.207,24 | | |
8 | A. Aranguren | Ikastetxe publiko berrirako urbanizazioa Mutiloan | 299.232,68 | 0 | 10 | 0,5 | 10,5 | 1,5 | 0 | 12,0 | | 299.232,68 | |
9 | A. Sunbilla | Ikastetxe publiko berrirako urbanizazioa | 29.574,50 | 0 | 10 | 0,5 | 10,5 | 1,0 | 0 | 11,5 | | 29.574,50 | |
10 | A. Abartzuza | Ikastetxe publiko berrirako urbanizazioa | 68.053,89 | 0 | 10 | 0,5 | 10,5 | 0,5 | 0 | 11,0 | | 68.053,89 | |
| | | 1.122.893,34 | | | | | | | | 536.724,07 | 586.169,27 | 0,00 |
(*) Inbertsio honi dagokion gehieneko ekarpena 0 euro da, toki entitate bakoitzeko ematen den gehieneko zenbatekoa, 100.000 eurokoa, gainditzeagatik. |
2. ERANSKINA 18/2016 Foru Legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik onartu ezin diren eskaerak, osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagozkionak, jasotzen dituen behin-behineko zerrenda |
TOKI ENTITATEA | OBRA | ARRAZOIA |
A. Etxarri Aranatz | Biribilgune itxia NA-2410 errepidean, Etxarri Aranazko ikastetxeetako sarbidea hobetzeko | Ez dagokie toki entitate eskatzaileak emandako zerbitzuei. Herri-lanetako Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko inbertsio bat da (18.2 artikulua) |
A. Erronkari | Erronkarin, Añaizeko dotazio lurzatian hornidura elektriko berria paratzea | Eskatutako lanak ez datoz bat obra finantzagarriaren definizioarekin. |
Iragarkiaren kodea: F1708263