2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2017ko abuztuaren 18an bukatuko dela hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioaren zergagatik igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak bertan aipatzen den banketxean ordaintzen ahal dira, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2017ko abuztuaren 2an pasako dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Villatuertan, 2017ko ekainaren 27an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1707984