137. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Urteko ehiza erroldak. 2017-2018 denboraldia

Hiri honetako Udaleko tokiko gobernu batzarrak 2017ko ekainaren 30ean egin bilkuran, besteak beste erabaki hauek hartu zituen: herritarren eta kanpotarren urteko txartelen likidazioen errolda onestea (ehiza larria, urteko ehiza xehea eta 2017-2018 denboraldirako ehiza larria eta xehea); espedientean jasota dagoen eta 65.668,75 euroko ordainagiri sorta onestea; diru-bilketa egiteko epea 2017ko uztailaren 3tik abuztuaren 14ra bitartean ezartzea (epe hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian eta gainerako bitarteko sozialetan argitaratuko da).

Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke hautara; nolanahi ere, ezin izanen da haietako bakar bat ere aurkeztu, ebazpen bidean dagoena ebatzi arte:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Udalaren Diruzaintzako bulegoetan ordaindu beharko da, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan; bestela, ordainketa-gutun bakoitzean aipatzen diren banku entitateetako batean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboan errekarguak sorraraziko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2017ko ekainaren 30ean.–Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1708316