2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
2. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2014ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 24an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
02. aldaketa 2013ko aurrekontuan: Kreditu transferentzia
Guztira 7.268,10 euroko kreditua jasoko duten aurrekontuko kontu-sailak hauek dira:
Gizarte Segurantzaren enpresa-kuota:
Aurrekontuko kontu-saila (1-31400-16001). Poltsa (1-3-1).
KONTU-SAILAREN HASIERAKO KREDITUA | ONARTUTAKO BETEBEHARRAK | ALDAKETA |
100.000 euro | 102.178,15 euro | 2.178,15 euro |
Kontu-sail honek hasierako kreditua gainditu du, hasiera batez aurreikusi baino behin-behineko langile gehiago kontratatu delako. |
Derrama montepioetarako eta familia laguntzarako:
Aurrekontuko kontu-saila (1-31400-16004). Poltsa (1-3-1).
KONTU-SAILAREN HASIERAKO KREDITUA | ONARTUTAKO BETEBEHARRAK | ALDAKETA |
177.000 euro | 177.999,34 euro | 829,62 euro |
Kontu-sail honek hasierako kreditua gainditu du, Nafarroako Gobernuak urtero kargatzen digun montepioetarako derramaren kostua handiagoa izan delako. |
Komunitatearen intereseko jardueretako langileak:
Aurrekontuko kontu-saila (1-32300-131004). Poltsa (1-3-1).
KONTU-SAILAREN HASIERAKO KREDITUA | ONARTUTAKO BETEBEHARRAK | ALDAKETA |
28.049,31 euro | 32.309,64 euro | 4.260,33 euro |
Kontu-sail honek hasierako kreditua gainditu du, hasiera batez aurreikusi baino langile gehiago kontratatu delako gizarteratze programan. |
Aurreko kontu-sailei zenbateko bereko kreditua lagako dieten aurrekontuko kontu-sailak hauek dira:
“Herriko argietarako argindarra”:
Kontu-saila (1-43300-22101). Poltsa (1-4-2).
KONTU-SAILAREN HASIERAKO KREDITUA | ONARTUTAKO BETEBEHARRAK | ALDAKETA |
64.000 euro | 51.278,85 euro | -7.268,10 euro |
Arguedasen, 2014ko uztailaren 11n.–Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1410058