1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
458/2017 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Milagros Moreno Armendariz andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuko Laguntza Teknikoaren Unitate Administratiboko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
Lehena.–Milagros Moreno Armendariz andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuko Laguntza Teknikoaren Unitate Administratiboko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2017ko uztailaren 3an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Luis Esain Equiza.
Iragarkiaren kodea: F1708244