137. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑEA

2015eko superabitaren zein 2016koaren parte bat erabiltzeko proiektua eta 2017ko aurrekontuaren aldaketak, kreditu bereziekin eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinekin finantzatutako kreditu-gehigarrien bidez. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2017ko uztailaren 4an onetsi zituen 2015eko superabita eta 2016koaren parte bat erabiltzeko proiektua eta 2017ko aurrekontuari egindako aldaketak, kreditu bereziekin eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinekin finantzatutako kreditu-gehigarrien bidez.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra) –Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948420206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1708357