137. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Aldaketa xehakatua Udal Planean. Jendaurrean paratzea

Lakuntzako Udalak, 2017ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Lakuntzako Udal Planaren aldaketa xehakatuaren dokumentua jendaurrean paratzea berriz ere, hilabetez, behin betiko onetsi baino lehen. Udalak behin behinekoz onetsi zuen, 2015eko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, hasieran aurreikusitako antolamenduan funtsezko aldaketak ezarri baitziren, 5. sektorean (U.E. 1) eta 2. sektorean (A.A. 23), 2017ko ekainaren 13ko Ingurumen ondorioen adierazpena sartu beharrez.

Bigarrena.–Ukitutako titularrei jakinaraztea, eta agintzea jendaurrean berriz ere jarriko dela adierazten duen iragarkia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Lakuntzako Udalaren iragarki-oholean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lakuntzan, 2017ko uztailaren 4an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1708366