2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Garbiketako langile baten izendapena
Alkatetzaren uztailaren 3ko 45/2017 Ebazpenaren bidez, eta Lakuntzako Udalerako garbiketako langile bat %72ko lanaldian hautatzeko proben kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Esther Martiarena Alegría andrea izendatzen da, Lakuntzako Udalerako, hura baita, gainditu dutenen artean, puntuaziorik altuena erdietsi duen izangaia.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabetez, erabaki honen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, erabaki honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Lakuntzan, 2017ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.
Iragarkiaren kodea: L1708275