137. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Ordenantza, Udalaren lanabesak eta bestelako elementuak uzteko prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Lakuntzako Udalak, 2017ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza hori. Erabakia 2017ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lakuntzan, 2017ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Ordenantza, Udalaren lanabesak eta bestelako elementuak uzteko prezio publikoak arautzen dituena

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek Udalaren makineria eta lanabesak erabiltzeagatik.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Pertsona fisiko edo juridikoek Udalaren altzariak, tresnak eta lanabesak erabiltzea, baita Udalak baimendutako erakunde edo entitateek erabiltzea ere; halaber, Udaleko langileek egindako edozein lan, beste udal ordenantza batzuetan aurreikusita ez dagoena. Eta, betiere, modu subsidiarioan emanen dira, ekimen pribatuari dagokionez.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean, eta ordaindu beharko da altzariak eskura izan baino bi egun lehenago gutxienez.

4. artikulua. Udalak aipatu altzariak eta lanabesak erabiltzeko baimena zein pertsona edo entitateri ematen dion, horixe dago beharturik prezio publikoa ordaintzera.

5. artikulua. Baimena Udalaren altzariak eta lanabesak erabiltzeko Udalbatzak onetsitako arauen arabera emanen da.

Tasak materiala eraman baino lehenago ordaindu beharko dira.

Kalterik egiten bada, eskatzaileak bere gain hartu beharko du, Udaleko teknikariek balorazioa egin ondotik.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Utzitako elementuak zenbat denboran erabili diren, horren araberakoa izanen da zerga-oinarria.

7. artikulua. Erabilera denbora egun eta ordutan zenbatuko da, tarifetan zehazten denaren arabera, materiala udal biltegietatik ateratzen denetik hasi eta itzultzen den arte. Zatikia beti egun edo ordu osotzat hartuko da.

8. artikulua. Altzariak eta lanabesak erabiltzeko tarifak eranskinean agertzen dira.

8.1. Erabilera berezia behar duten ibilgailuak eta makineria uzteko tarifei dagokienez, haien barnean daude ondasuna uztea eta hori maneiatzen duen pertsona. Horiek erabiltzeko pertsona gehiago behar direnean, ordaindu beharreko kuota izanen da elementu horiek uzteagatik aplikatu beharreko tarifei prestazioan parte hartu duten langileen kostua gehituz ateratzen dena, kategoriaren eta egindako orduen arabera.

8.2. Oholtzei buruzko tarifetan, ondasuna uzteagatik eta Udaleko langile batek zerbitzu emateagatik ordaindu beharrekoa sartzen da; langile horrek oholtza muntatu eta desmuntatzeko jarraibideak emanen ditu.

8.3. Utzitako elementuak udal langileek eta Udalaren bitartekoekin muntatu eta garraiatzen badituzte, kuota zehazterakoan, elementu horiek erabiltzeko tarifari muntaketarengatik eta garraioarengatik dagokiona gehituko zaio, betiere kontuan harturik horretan aritzen diren langileak, kategoria, muntatu eta garraiatzeko erabili diren bitartekoak eta ordu kopurua.

8.4. Material suntsigarriak uzten direnean, tasari haien kostua gehituko zaio.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Material horiek eskuratzeko interesa duten partikularrek idatziz eskatuko dute, “Udalaren materiala eskatzea” izeneko eskabidean, beharrezkoa dutena eta erabiltzeko denbora argi azalduz.

10. artikulua. Araudi honetan ageri diren kasuetan fidantza bat eskatuko da, hausten edo hondatzen diren materialez erantzuteko.

11. artikulua. Utzitako elementuen erabilpen faseetan edozein motatako istripuak gertatuko balira, haien erantzukizuna ez legokioke inolaz ere Udalari.

12. artikulua. Eskatzaileak bere gain hartuko du utzitako materialak behar bezala ez erabiltzeagatik egiten diren hondamen edo kalteak konpondu edo ordaintzeko erantzukizuna, edozein izanagatik haien arrazoia edo zergatia. Horretarako, Udalak aurkeztuko dio likidazioa, non ez duen berak zuzenean egin behar diren konponketen ardura hartzen, Udalak hautatzen duen udal teknikariaren zuzendaritzapean, eta horren adostasunarekin.

13. artikulua. Materialak eta elementuak nahi erara emanen ditu Udalak, eta ukapenaren aurka ezin izanen da erreklamaziorik egin.

Salbuespenak

14. artikulua. Lakuntzako kirol eta/edo gizarte eta kultur entitateek antolatutako kultur edo kirol ekintzetan, Udala laguntzaile denean eta antolatzaileei elementu horiek uzten dizkienean, ez da prezio publikorik ordaindu beharko.

15. artikulua. Ezta entitate publikoei edo ikastetxeei egindako prestazioak ere, Udala laguntzaile denean eta elementu horiek uzten dizkienean.

Bi kasuotan, salbuespenak salbuespen, dagokion bermearen gordailua pagatu behar da.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Ibilgailuak, makineriak.

IBILGAILUAK ETA MAKINERIA

KOSTUA/ORDUA 2017

Sorgailua

35 euro/eguna

II. epigrafea.–Altzariak.

ALTZARIAK

2017KO TASA

2017KO BERMEA

Agertoki estalia

50,00 euro/eguna

150,00

Agertokia

30,00 euro/eguna

150,00

Oholtza modulua (2x1)

5,00 euro/modulua/eguna

150,00

Mahaiak (bakoitza)

3,00 euro

150,00

Bankuak (bakoitza)

3,00 euro

150,00

Aulkiak (bakoitza)

0,50 euro

150,00

Obra hesiak (bakoitza)

1,05 euro

150,00

Elementuak garraiatu eta/edo muntatu behar badira, tarifek gora eginen dute, honela:

–Parte hartzen duen udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 20,10 euro.

–Ibilgailua erabiliz gero, ordu edo zatiki bakoitzeko: 50 euro.

III. epigrafea.–Materialak.

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek indarra hartuko du haren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

Iragarkiaren kodea: L1708226