2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Aurrekontuan 2/2017 aldaketa egiteko espedientea.
Hasierako onespena
Ergoienako Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuan 2/2017 aldaketa egiteko espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasiera batez onetsitako espedientea behin betikotzat joko da.
Ergoienan, 2017ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Joseba Imaz Berastegui.
Iragarkiaren kodea: L1708209