2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Laburpena, Alkatetzaren ekainaren 30eko 608/2017 Ebazpenarena. Haren bitartez onetsi da burlatarrendako diru-laguntzen deialdi publikoa, 2016-2017 ikasturtean euskara ikas dezaten
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index), BDNS (identifikazioa): 353609.
Deialdiaren xedea: diru-laguntzak ematea, lehia irekiaren araubidea erabiliz, Burlatan erroldatuta egonik 2016ko uztailaren 1etik 2017ko ekainaren 30era euskara ikasteko ikastaroak egiten dituztenei. Onetsitako oinarriak arautzen dituen udal ordenantzaren araberakoa da deialdia, eta oinarriak 2012ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 16an, argitaratu ziren.
Diru-laguntzak eska ditzakete eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean honako baldintza hauek betetzen dituztenek:
–16 urtetik goitikoak izatea.
–Burlatan erroldatua egotea. Baldintza hori betetzeari uzten baldin bazaio diruz lagundutako ikastaroak iraun bitartean, Burlatan erroldatu gabe egondako denboraren arabera murriztuko da laguntzaren zenbatekoa.
–Burlatako Udalarekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea. Udalak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko. Era berean, diru-laguntza emateko proposamena egin aurretik, ofizioz egiaztatuko da interesdunak ez duela Udal Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekorik.
–Diruz lagundutako ikastaroaren %80an gutxienez parte hartu duela frogatzea.
Diru-laguntzaren xede diren proiektuen baldintzak.
Ikastaro estentsibo nahiz trinkoetarako edo barnetegietarako emanen dira diru-laguntzak. Autoikaskuntzako ikastaroetarako, Udalak eskaerak bideragarriak ote diren aztertuko du, banan-banan eta aurrekontuko partidaren arabera. Udako unibertsitateko ikastaroetarako ere jaso ahalko da diru-laguntza.
Eskatzaileek bitan baizik ezin izanen dute jaso maila bereko ikastaroa egiteko laguntza; Hau da, aurretik diruz lagunduriko maila bera egiteko bigarrenez jaso ahalko da laguntza, betiere eskola orduen %80an gutxienez parte hartu izana frogatuta.
Eskabideak noiz eta non aurkeztu.
Eskaerak eskabidearen bitartez aurkeztuko dira, eskatzaileak sinatuta eta ondoko hauek erantsita:
–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.
–Ikastaroa antolatzen duen entitatearen ziurtagiria. Horrek ikastaroaren ezaugarriak azalduko ditu: iraupeneko datak, maila, ordu kopurua eta kostua.
–Matrikularen ordainagiria (banketxeak luzatua), matrikularen %100 ordaindua dagoela dioena.
–Diru-sarrera zer banku-libretatan jaso nahi duen, libreta haren lehenbiziko orrialdearen fotokopia.
–Euskaltegiak egindako asistentzia-agiria gehitu beharko da. Asistentziak %80tik gorakoa izan beharko du, laguntza kobratu nahi bada. Gainditutako urratsa edo urratsak ere azalduko dira.
–Langabetuek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako lan bizitzaren ziurtagiria aurkeztu ahalko dute, udalak, inguruabar horri begira, diru-laguntzaren zenbatekoa kalkula dezan. Ez da langabeziaren txartelaren fotokopia ziurtagiritzat onartuko.
Agiri guztiak jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izanen dira.
Eskabideak aurkezteko epea 2017ko irailaren 1etik 30era bitartekoa da.
Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
Eskabideak Burlatako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Larrainetako plaza, zk.g., 31600 Burlata) edo Herri Administrazioen Araubide Publikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aipatu moduetako batean.
Testu honetan arautu ez den orotan, oinarri arautzaileetan ezarritakoari lotu beharko zaizkio eskatzaileak. Oinarri horiek 2012ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 16an, argitaratu ziren.
Burlatan, 2017ko ekainaren 30ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1708279