2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Laburpena, Burlatako ikastetxeetan bazkaltzeko diru-laguntzen 2017-2018 ikasturterako deialdi publikoaren onespenarena
Burlatako Udalak, zinegotzi delegatuaren 2017ko ekainaren 23ko 5/2017 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa onetsi du, eskola jantokietara joateko diru-laguntzak emateko ikasle adingabeei, 2017/2018 ikasturtean Burlatako ikastetxeren batean daudenei Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiten.
Deialdiaren laburpena ematen da argitara, haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta baitaiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), BDNS (kodea): 352846.
Onuradunak eta helburua:
Deialdi honen xedea da gizarte zerbitzuen arloetako diru-laguntzak emateko prozedura garatzea, banakako ebaluazio araubidean, Burlatan erroldaturik eta bertan bizi diren familiendako, ikasle adingabeak eskolako jantokira joan daitezen, baldin eta Haur Hezkuntza, Lehen hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasten ari badira Burlatako ikastetxeetan.
Jantokirako diru-laguntza biztanleriaren halako sektore batendako da; ez da, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta gizarte eta ekonomiaren aldetik egoera txarrean dauden familiendako.
Zenbatekoa:
Gastu konputagarriak ken gastu kengarriak eta familia unitate bakoitzeko kide kopurua kontuan hartuta, familia unitate horrek jasoko du dagokion laguntzaren ehunekoa, %100etik %40ra bitartekoa, jantokirako kostu onetsiaren %95aren gainean.
Oinarri arautzaileak: Udalaren www.burlada.es webgunean eta 2017ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak, ekainaren 23an.
Eskaerak aurkezteko epea: 2017ko uztailaren 31tik 2017ko abuztuaren 11ra.
Burlatan, 2017ko ekainaren 26an.–Zinegotzi delegatua, Joseba Ginés Eleno.
Iragarkiaren kodea: L1707983