137. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Espedientea bidaltzea Nafarroako Administrazio Auzitegira

2017/162 Ebazpena.

Joseba Otonto Bikondoak, Baztango (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak.

Legez ditudan eskumenei jarraikiz, 2017ko uztailaren 3an, ebazpen hau eman dut:

Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiak bidalitako dokumentazioa, Salvador Urbistondok 2017ko ekainaren 2ko Baztango Tokiko Gobernu Batzarraren 3.3 akordioaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa (17-01451 zk.).

EBATZI DUT:

1.–Administrazio espedientea kautotua eta behar bezala zenbakitua bidaltzea.

2.–Espedientean interesa dutenei bertaratzeko eskatzea eta dokumentazioaren kopia bat ematea, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean agertzeko, hamar egun balioduneko epean.

Errekurtsoen araubidea:

Ebazpen honen kontra honako errekurtso hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian/Salan, dagokion bezala, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aitzinean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

Baztanen, 2017ko uztailaren 3an.–Alkatea, Joseba Otonto Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1708341