136. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Diru-laguntzen ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe igarotzen bada, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murchanten, 2017ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1708171