2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Ordenantza fiskala, udal igerilekuetan sartzeko tasa
arautzen duena. Behin betiko onespena
I.–Oinarria eta izaera.
1. artikulua. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 106. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.
Udal honek Donamariako igerilekuaren funtzionamendu, kudeaketa eta antolaketa arauak onetsi zituen, eta behin betiko onespena 2011ko otsailaren 8an argitaratu zen. Ordenantza fiskal honek tasak eguneratu eta aldatzeko balio du, betiere 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluari jarraikiz, aipatu legearen II. kapituluaren eskakizunen arabera eta Donamariako Udalak 2017ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran emandako onespenaren bidez.
II.–Zerga-egitatea.
2. artikulua. Zerga-egitatea zehazten da igerilekuak erabiltzeagatik, eta ordaintzeko betebeharra igerilekuaren esparruan sartzen den unetik sortuko da, orduantxe hasten baita haren erabilpena.
III.–Subjektu pasiboak.
3. artikulua. Ordainarazpen hauek ordaintzera beharturik daude igerilekua erabiltzen dutenak.
4. artikulua. Igerilekuko sarbidea ematen duen sarrera edo udal baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.
IV.–Arduradunak.
5. artikulua. Ordenantza honetako zerga betebeharrei aurre eginen diete legezko ordezkaririk behar ez duten adin nagusiko erabiltzaileek; adingabeen eta legez ezgaitutakoen kasuan, haien tutoreak edo legezko ordezkariak arduratuko dira udal igerilekuaren erabiltzaile gisa dagozkien tributuen ordainketaz.
VI.–Zerga-oinarria, tarifak eta zerga kuota.
6. artikulua. 1. Ordainarazpen honen oinarritzat hartuko da sartzen den pertsona kopurua.
2. Tarifa hauek aplikatuko dira:
ABONAMENDUAK | 4TIK 11 URTERA BITARTEKOAK | 12TIK 17 URTERA BITARTEKOAK | 18 URTETIK GORAKOAK |
Erroldatuak | 20,00 euro | 40,00 euro | 50,00 euro |
Erroldatu gabeak | 24,00 euro | 48,00 euro | 60,00 euro |
EGUNEKO SARRERA | 4TIK 11 URTERA BITARTEKOAK | 12TIK 17 URTERA BITARTEKOAK | 18 URTETIK GORAKOAK |
Erroldatuak | 2,00 euro | 4,00 euro | 5,00 euro |
Erroldatu gabeak | 2,40 euro | 4,80 euro | 6,00 euro |
4 urtez beherakoak instalazioak erabiltzeko tasa ordaintzetik salbuetsirik daude.
7. artikulua. Ordainarazpena sortuko da igerilekua erabiltzearekin batera, eta kuotak igerilekuaren esparruan sartzeko unean bilduko dira.
8. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hausteen kalifikazioari eta horiek kasu bakoitzean ekartzen dituzten zehapenei dagokien guztian, Tributuei buruzko Lege Orokorrari eta hura osatzen eta garatzen duten xedapenei jarraituko zaie.
VI.–Zortzapena eta onesteko eta aplikatzen hasteko datak.
9. artikulua. Tasak sortuko dira zerbitzua ematen hasi eta erabiltzaile gisa joaten denean, eta ezarriko dira udako abonamendua erosten denean edo sarreraren prezioa igerilekuan ordaintzen den unean.
10. artikulua. Ordenantza fiskal hau aplikatuko da Udalak osoko bilkuran urtero finkatzen duen irekitze aldi bakoitzaren hasieratik organo berak finkatutako denboraldiaren amaieraraino.
11. artikulua. Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Donamariako Udaleko iragarki oholean argitaratzen den egunean hartuko du indarra, eta indarrean egonen da harik eta aldatzen edo indargabetzen den arte.
Iragarkiaren kodea: L1707933