2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Xehetasun azterlana, Irigai Auzoa karrikako 25ean. Behin betiko onespena
Agoizko Udalak, 2017ko ekainaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, behin betiko onestea xehetasun azterlanaren proiektu bat, oztopo arkitektonikoak moldatu eta igogailua paratzeko Agoizko Irigai Auzoa karrikako 25. zenbakiko etxebizitzen eraikin kolektiboan, Irigai Auzoa karrikako 25. zenbakiko jabeen erkidegoak sustatua. Proiektu teknikoa Iñaki Ayechu Echarte teknikariak egin zuen, 2017ko maiatzean.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Agoitzen, 2017ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Unai Lako Goñi.
ERANSKINA
Xehetasun azterlana, Irigai Auzoa karrikako 25ean (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1708266