2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Iruñerriko hiri garraiorako gizarte tarifak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2017ko ekainaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Iruñerriko hiri garraioko gizarte tarifak arautzen dituen ordenantzan (3., 4., 8., 9. eta 11. artikuluak).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onartutako aldaketek jendaurrean egon beharko dute hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.
Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onartuta geldituko da eta bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Iruñean, 2017ko ekainaren 28an.–Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.
Iragarkiaren kodea: L1708118