2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Aurrekontuko 3/2017 aldaketa. Behin betiko onespena
Oteitzako Udalak, 2017ko maiatzaren 18ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 3.000 euroko kreditu-gehigarriaren espedientea 2017ko gastuen aurrekontuan, “9200,62900-Askotariko material inbentariagarria” partidari dagokionez. Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.
Hasierako onespenaren iragarkia 2017ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da.
Oteitzan, 2017ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.
Iragarkiaren kodea: L1708201