136. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aurrekontuko 2/2017 aldaketa. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2017ko maiatzaren 18ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 38.900 euroko kreditu-gehigarriaren espedientea 2017ko gastuen aurrekontuan, “9200,62200-Udaletxeko energia efizientziako obrak” partidari dagokionez. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin, Feader Funtsen diru-laguntzarekin eta baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da.

Hasierako onespenaren iragarkia 2017ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 7an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da.

Oteitzan, 2017ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1708200