136. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa, Murchanteko Musika Eskolako 2017-2018 ikasturterako tasak ordainarazteko ordenantzan. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Murchanteko Musika Eskolako 2017-2018 ikasturterako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, hogeita hamar egunean egonen da jendaurrean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko baita. Epe horretan, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkezten ahalko dituzte.

Murchanten, 2017ko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1708173