13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2016ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, espedientea Udaleko bulegoetan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, espedientea aztertu eta egokiak direla uste diren erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen; beraz, plantillako aldaketa behin betiko onetsita egonen da, baldin eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten.

Mutiloan, 2016ko abenduaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1700229