13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2016ko abenduaren 12ko 244. ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen aurrekontuan aldaketa egiteko 01/2016 espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin dira aldaketa hauek.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraituz, espediente hauek jendaurrean egonen dira 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkion erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira.

Arakilen, 2016ko abenduaren 12an.–Alkatea, Gregorio Santesteban Nuñez.

Iragarkiaren kodea: L1700235