13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03444 NL/sr. espedientea. Jendaurreko informazioa.

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Agustina Goyeneche Damboriena.

I.F.Z. zenbakia: 15774096 Y.

Helbidea: Oiarburu etxea 31760-Etxalar (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Itturaldia.

Eskatutako emaria: 1.496 l egunean.

Udalerria eta probintzia: Etxalar (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura kutxeta bat erabiliz hartuko da; bertatik hodi bat aterako da, 110 metroko luzera duena, 14 m³-ko edukiera duen erregulazio biltegiraino; gero, hodiak beste 140 metro jarraituko du Oiarburu baserriraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Etxalarko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2017ko urtarrilaren 3an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández

Iragarkiaren kodea: E1700093