13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/1º0114 NL/sr espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzea.

Ofizioz irekia.

Kontzesioaren titularra: Iturriotz Erabiltzaileen Elkartea.

I.F.Z. zenbakia: G 31779473.

Helbidea: Elbarren, 35-1 C 31880-Leitza (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Iturriotz edo Errekatutxoko iturria.

Amaitu beharreko emaria: 3,51 l/s-koa.

Tokia: Albiño alderdia.

Udalerria eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabileretarako, aziendari edaten emateko eta ureztatzeko.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturriotz edo Errekatutxoko iturritik 3,51 l/s-ko ur aporbetxamendurako eskubidea amaitzea, Albiño alderdian, Leitzako udal mugapean (Nafarra); Iturriotz.Erabiltzaileen Elkarteari eman zitzaion etxean erabiltzeko, aziendari edaten emateko eta ureztatzeko. Horretarako arrazoia da kontzesioaren epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2017ko urtarrilaren 3an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández

Iragarkiaren kodea: E1700086