13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-902

Esako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Esako Udala.

Xedea: Esako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Aragoi ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Esa (Nafarroa).

Isurketaren bolumena, gehienez ere, 60.000 m³-koa izanen da urtean, eta honakoek osatutako sisteman tratatuko da: Imhoff biltegia, iragazki biologikoa eta bigarren mailako dekantazioa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko abenduaren 15ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1614964