13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUA

Otadia 3. sektoreko birzatitze proiektuaren behin betiko likidazio kontu berria hasiera batean onetsirik

Altsasuko Udalak, 2016ko abenduaren 27ko Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Otadia 3. sektoreko birzatitze proiektuaren behin betiko likidazio kontu berria, Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 152.2.artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2017ko Urtarrilaren 9an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1700238