13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa hondakinetako tasen ordenantzan. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2016ko abenduaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxeetako hondakinak eta gisakoak bildu, tratatu eta ustiatu edo deuseztatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betikoz onetsirik geldituko da Etxeetako hondakinak eta gisakoak bildu, tratatu eta ustiatu edo deuseztatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Mankomunitateko lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1700243