13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Ordenantza, Kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, berdintasunaren, gazteriaren eta landa garapenaren arloetan jarduerak egiten dituzten entitateentzako diru-laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2016ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, berdintasunaren, gazteriaren eta landa garapenaren arloetan jarduerak egiten dituzten entitateentzako diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza (2016ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 17an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tebas-Muru Artederretan, 2017ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Diru-laguntzak emateko ordenantza
eta oinarri arautzaileak, kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, gazteriaren, berdintasunaren
eta landa garapenaren arloetan jarduerak
egiten dituzten entitateentzat

Xedea

Lehenengoa.

Ordenantza honen xedea da diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea, Tebas-Muru Artederretako udal mugapean egiten diren kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren, gazteriaren, berdintasunaren eta landa garapenaren arloetako ekintzak eta jarduerak babesteko.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak

Bigarrena.

Honako jarduera hauek jaso dezakete diru-laguntza: udal mugapean eta eskatzen den urtearen barrenean egiten direnak, udalerrian jarraipenez, edo udalerriko herritarrak zuzeneko onuradunak izanik, salbu beren helburuagatik edo inguruabarrengatik ezin direnak herriaren barnean egin. Betiere, honako arloetakoak izanen dira:

–Kultura.

–Hezkuntza.

–Kirolak.

–Gazteria.

–Berdintasuna eta landa garapena.

Hirugarrena.–Ez dute diru-laguntzarik jasoko.

a) Lokalak egokitzea edo eraikinetan egiten den bertze edozein obra.

b) Entitate eskatzailearen funtzionamenduaren ondoriozko gastuak (alokairua, telefonoa, argia, langileen nominak etab.).

c) Ondasun higigarriak eta higiezinak erostea.

d) Tebas-Muru Artederretako Udaleko biztanle guztiek, interesa baldin badute ere, sarbiderik ez duten jarduerak (betiere, jarduera guztiek duten plaza kopuru mugatuarekin).

Eskatzaileak

Laugarrena.

Diru-laguntza jasoko dute eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean beharkizun hauek betetzen dituzten entitateek:

1. Entitateak, elkarteak edo pertsona fisikoak, modu partikularrean, izatea, edo pertsona fisikoak, inskribatu gabeko talde edo elkarte baten ordezkari gisa, noizean behinkako ekimenetarako, irabazi asmorik gabe, eta ekintzak Tebas-Muru Artederretako udalerrian egitea.

2. Tebas-Muru Artederretako Udalarekin lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu kontrataziorik edo bertzelako kontratu edo konpromisorik sinaturik ez edukitzea, diru-laguntza zer proiektutarako eskatu eta horretarako, eta Tebas-Muru Artederretako Udalaren diru-laguntzarik jaso ez izana, jarduera hori bera gauzatzeko.

Eskabideak non eta noiz aurkeztu

Bosgarrena.

30 egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzen denetik hasita.

Udalaren behin betiko ebazpenak eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea. Udalak hilabeteko epean ebatziko ditu eskaerak, haiek aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Eskabideak Tebas-Muru Artederretako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Karrika Nagusia, 42), 09:00-14:00 ordutegian, edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako tokietako batean.

Eskaerak eta dokumentazioa

Seigarrena.

Eskaerak egiteko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Jarduera bakoitzeko eskabide bana, entitateko buruak edo behar bezala egiaztatutako eskuordetza duenak sinatua. Diru-laguntza zer programa edo jardueratarako eskatzen den adieraziko da. Erantsitako ereduari segituko dio eskabideak(1. eranskina).

b) Egin beharreko eta diru-laguntza eskaeraren xede den jardueraren/programaren aurrekontu osoa, xehakatua, erantsitako ereduaren arabera (2. eranskina).

c) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, betea (3. eranskina).

d) Tebas-Muru Artederretako Udalaren Elkarteen Erregistroan izena emanik ez duten elkarteen edo patronatuen kasuan, estatutuen ale bat aurkeztu beharko da.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, entitate interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean zuzenketa egin dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Betiere aitzinetik ebazpena emanen da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak aurreikusiarekin bat.

Eskatutako agiriez gain, entitateak edo elkarteak nahi dituen agiri guztiak aurkezten ahalko ditu, bere proiektuaren berri emateko.

Finantzaketa

Urte bakoitzeko aurrekontuan hartarako gaitzen den kontu-sailaren kargura emanen dira diru-laguntzak.

Kontu-sail hori ez da handituko, eta kontu-saileko zenbatekoa proportzionalki banatuko da aurkeztutako eskaeren artean, baldin eta eskaerak aurreikusitako zenbatekoa baino gehiago badira.

Tebas-Muru Artederretako Udalak gehienez ere 1.200 euroko diru-laguntza emanen dio, denera, irabazi asmorik gabeko entitate bakoitzari.

Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak

Zazpigarrena.

Diru-laguntzak ematerako, honako irizpide orokor objektibo hauek izanen dira:

a) Jardueraren interes orokorra Tebas-Muru Artederretako Udalarendako.

b) Biztanleriaren partaidetza aktiboa programa hauetan, eta jardueren eragina gizartean.

c) Prestakuntza edo hezkuntza alderdiei mesede egitea, herritarren bizi kalitatea hobetzea baldin bada ondorioa.

d) Proiektua zer esparrutan garatuko den, horrexen baldintzetara egokitzea gizartearen, kulturaren eta abarren aldetik.

e) Jarduerak Tebas-Muru Artederretako herritarren eskura izatea eta iritzi publikoa sentsibilizatzen laguntzea.

f) Boluntarioek parte hartzea proiektua edo jarduera gauzatzen.

g) Gisako jardueren urritasuna.

h) Oinarrizko kirola eta kultura sustatzea.

i) Diru-laguntza gabe nekez gauza litezkeen interes orokorreko jarduerei laguntza ematea.

j) Proiektuan ingurumenaren, gizartearen edo genero berdintasunaren ikuspegia txertatzea.

k) Eskatzailearen gaitasun teknikoa nahiz antolaketarako eta kudeaketarako gaitasuna.

Zortzigarrena.

Behin eskaerak azterturik, Alkatetzak ebatziko du eta diru-laguntza onartuko, biltzen diren inguruabarrak gainerako zinegotzi guztiekin batera azterturik, kasu bakoitzean zenbateraino eta zer ehunekotan laguntzen ahal den zenbatetsi ondoan.

Xedea

Bederatzigarrena.

Ematen diren laguntzak proposatu den jarduera edo programarako erabili beharko dira.

Diru-laguntza onarturik, ez da baimenik emanen bertze deusetarako erabiltzeko.

Deialdi honetako betebehar eta zehaztapenak ez betetzeak diru-laguntza galtzea ekar dezake.

Onuradunen betebeharrak

Hamargarrena.

Diru-laguntzaren onuradunek honako eginbehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntza zer jarduera, proiektu eta programatarako ematen den, horiek finantzatzeko erabiltzea.

b) Udalak eskatzen duen gisan frogatzea diru-laguntzaren xedea bete dela.

c) Onuradunaren beraren sinbolo eta anagramen publizitatea bakarrik egin dezakete onuradunek, bai propagandan bai jardueretan, eta Udalarenak ere agertu beharko dituzte, eta Udala laguntzaile dela adierazi.

d) Udalak beretako gordeko du diruz laguntzen dituen jardueren publizitatea egiteko ahalmena, jardueraren laguntzailea dela adierazita.

e) Diru-laguntzak Udalaren aurrekontuaren kargura jasotzeko baldintza izanen da onuradunek beren zerga betebeharrak eta, horrelakoak badituzte, Gizarte Segurantzari dagozkionak beterik izatea.

f) Jasotako diru-laguntzak itzultzea, baldin eta egiaztatzen bada ez direla erabili laguntza lortu zuten jarduera, programa edo proiektuetarako; edo ez badira betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak eta betebeharrak.

g) Kontrol organo eskudunek egiten dituzten egiaztapen jarduketak onartzea, eta eskatzen zaien informazio guztia ematea eginkizun horiek betetzeko.

Justifikazioa eta kobrantza

Hamaikagarrena.

Diru-laguntzaren onuradunek diru-laguntzaren xedea den jarduera egin behar dute, eta urte bakoitzeko urtarrilaren 31 baino lehen honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Udalean:

a) Egindako jardueraren memoria zehatza.

b) Entitateko Idazkaritzak luzatutako ziurtagiria, gordekin gisa aurkezten diren fakturak organo eskudunak onetsi dituela ziurtatzen duena.

c) Diru-laguntza zer jarduera, proiektu edo programarengatik eman zen, hura gauzatzearen ondoriozko fakturak.

d) Entitateko Idazkaritzak luzatutako ziurtagiria, jarduera horrek ekarritako diru-sarrerak frogatzen dituena.

e) Jarduerak sorrarazitako agiri inprimatu guztien ale bana.

Hamabigarrena.

Aitzineko artikuluan aipatu fakturek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Jatorrizkoak izatea, edo Idazkaritzak konpultsatutako fotokopiak.

b) Diru-laguntza eman den urteko data izatea, eta ekintza puntuala bada, ekintza horren egunekoa izatea.

c) Jasotzailearen NANa edo lizentzia fiskalaren zenbakia edukitzea.

d) Etxe hornitzailearen zigilua eta izenpea edukitzea.

e) Eskaera egitean aurkeztutako aurrekontuarekin bat etortzea.

Hamahirugarrena

Deialdi honetan zehaztuta ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari jarraikiko zaio.

1. ERANSKINA

Jarduera bakoitzaren eskaera.

2. ERANSKINA

Fitxa ekonomikoa.

3. ERANSKINA

Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: L1700147