13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

10. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Udalak, 2016ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3136,22 euroko kreditu gehikuntzaren espedientea, Udalaren 2016ko aurrekontuko gastuen 2110,16000.–Kontratudunen gizarte segurantza kontu-sailari dagokionez. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin eta baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinaren bitartez finantzatuko da.

Hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 29an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betikoz onetsita gelditu da.

Oteitzan, 2017ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1700199