13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Udaleko hautetsien ordainsariak. Onespena

Odietako Udalak, 2016ko abenduaren 14an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 75. artikuluaren edukia Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluari dagokionez, eta, Udalaren ezaugarri bereziak aztertu ondotik, erabaki da:

Lehenbizikoa.–Onestea dedikazio partziala izanen duten Udaleko kideen zerrenda hau eta haien ordainsariak:

a) Udaleko alkate Alberto Urdaniz Elizondo dedikazio partzialean ariko da bere karguan; hura 680 ordu izanen dira urtean, eta horren ordainean 9.996,00 euroko soldata gordina bilduko du urtean, hamalau hilekotan banatuta, bakoitza 714 eurokoa. Zenbateko horiei PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkie, baita Gizarte Segurantzaren behargin kuota ere; Udalaren kontura izanen da, berriz, Gizarte Segurantzaren enpresa kuota; behar den alta eskatuko da erakunde horretan.

b) Udaleko alkate Alberto Urdaniz Elizondok eskubidea izanen du bere karguan aritzean sortzen diren egiazko gastuen ordaina biltzera, betiere behar bezain arrazoizkoak badira, martxoaren 4ko 236/1988 Errege Dekretuan zehazten den gisan. Horren barnean sartzen dira hauei guztiei dagozkien gastuak: zerbitzu eginkizunetarako mantenuari, ostatuari eta garraioari dagozkien dietak, karguagatik atera beharrak eta bertze batzuk, arrazoi bera badute. Horri dagokionez, bere ibilgailuetan joan-etorriak egiteagatik jaso beharreko zenbatekoa da 0,30 euro/km.

c) Jarraian aipatzen diren ordainsariak ezartzen dira Udaleko zinegotzi hauentzat, dedikazio partzialean aritzen baitira betetzen dituzten udal alor edo zorroetan.

–M.ª Carmen Erice Esáin: Emakumearen eta Berdintasunaren Alorraren eta Euskara Alorraren zorroak (ordezkoa): 840 euroko ordainsari gordina urtean. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (%2).

–Raquel Arraztoa Arretxea: Euskararen eta Haur Hezkuntzaren zorroak: 1.320 euroko ordainsari gordina urtean. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (%2).

–Saioa Morrondo Oyarzun: Kulturaren eta Gazteriaren zorroak: 840 euroko ordainsari gordina urtean. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (%2).

–M.ª Aránzazu Aznar Goñi: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Kirolaren zorroak: 1.320 euroko ordainsari gordina urtean. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (%2).

–M.ª Jesús San Martín Egozcue: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen, Kirolaren, Kulturaren eta Gazteriaren zorroak (laguntzaile eta ordezkoa): 700 euroko ordainsari gordina urtean. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (%2).

Bigarrena.–Udalbatzako kideetan erabateko dedikazioa edo partziala esleituta ez dutenek 60 euro bilduko dituzte kide anitzeko organoen bilkura bakoitzera joateagatik. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (%2).

Hirugarrena.–Ordainsarien araubide honen eragina 2016ko urtarrilaren 1az geroztikoa da eta urtero eguneratuko da erakunde eskudunek Nafarroarako onesten duten KPI aplikatuz.

Laugarrena.–Hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erripan (Odieta), 2016ko abenduaren 14an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1614269