13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2017ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Herri honetako Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra, entitatearen beraren aurrekontuaz eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoarenaz osatua. Espedienteak bi aurrekontuak betearazteko oinarriak dauzka.

Aurrekontua, betearazpen oinarriak eta espedientea jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jendaurreko epea aurrekontuaren aurkako erreklamazio edo alegaziorik gabe iragaten bada, behin betiko onetsitzat joko da. Nolanahi ere, argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kapituluka laburturik.

Miranda Argan, 2016ko abenduaren 30ean.–Jarduneko alkatea, Olga Ábrego Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1700193