13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Tarifen ordenantzaren eranskinaren 4. aldaketa, eguneratzeko. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen tarifen eranskina aldatzea Miranda Argako Udalaren kirol instalazioak (udal igerilekuak eta pilotalekua) erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan eta aplikatzerakoan harekin bat heldu diren gainerakoetan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Miranda Argan, 2016ko abenduaren 30ean.–Jarduneko alkatea, Olga Ábrego Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1700192