13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Virgen del Castillo Zahar Etxeko tasak 2017rako.
Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, berretsi zuen Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren patronatuak 2016ko abenduaren 29an hartutako erabakia. Haren bidez, hasiera batean onetsi ziren zahar etxe horretan 2017ko ekitaldian indarra izanen duten tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legean eta harekin bat heldu diren gainerako legeetan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Miranda Argan, 2016ko abenduaren 30ean.–Jarduneko alkatea, Olga Ábrego Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1700187