13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2017ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2016ko abenduaren 14an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea, 2017ko ekitaldiko aurrekontuarekin eta hura betearazteko oinarriekin batera, 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa, eranskinean agertzen den bezala.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxe honetako iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen, aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2017ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Mañerun, 2016ko abenduaren 20an.–Alkatea, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

ERANSKINA

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN
BATASUNEKO LANGILE PARTEKATUAK

Lanpostuak

Funtzionarioak:

–Idazkaria. (Hutsik).

–Administrari-ofiziala. (Hutsik).

–Zerbitzu anitzetako enplegatua.

Lan-kontratudunak:

–2 administrari laguntzaile (1 lanaldi partzialekoa). (Hutsik).

–Garbitzailea (lanaldi partzialekoa). (Hutsik).

MAÑERUKO UDALEKO LANGILEAK

Lanpostuak

Lan-kontratudunak:

–Liburuzaina (lanaldi partzialean). (Hutsik). Maila: D.

Langileen zerrenda

Izena: María Ángeles Zamora García. Maila: D. Lanpostua: Liburuzaina. Bitartekoa, lanaldi partzialekoa, lanpostu hutsa betetzen.

Iragarkiaren kodea: L1614513