13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Eskudantziak bertze baten esku uztea

Aurtengo urtarrilaren 2an, Funesko Udaleko alkate udalburuak, legez jasotako eskudantziak erabiliz, bereziki Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikuluan xedatutakoarekin bat, honako ebazpen hau eman zuen:

Ebazpena:

Lehenbizikoa.–Nire eskudantziak Jesús María Lorente Gómez zinegotziaren esku uztea honako gai hau kudeatzeko: udal lantalderako programaturiko lanen segimendua 2017an.

Eskuordetze horrek aipatu urte horretan soilik izanen du indarra.

Alkatetza honek, organo eskuordetzailea den aldetik, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluak xedatua betez, honako ahalmen hauek gordeko ditu bere esku, delegaturiko eskumenei dagokienez:

1.a. Delegaturiko eskumenaren kudeaketaren berri zehatza jasotzea, baita eskuordetzearen ondoriozko egintza edo xedapenen berri ere.

2.a. Erabaki garrantzizkoak hartu aurretik, haien gaineko informazioa jasotzea.

Bigarrena.–Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, AFEren 44.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, nahiz eta eskuordetzeak indarra izanen duen ebazpen hau sinatu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen osoko bilkura arruntean.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea, orobat, Jesús María Lorente Gómezi eta Udaleko obra-arduradunari, behar diren ondorioetarako.

Era berean, ohartarazten dizut, batetik, eskuordetzea tazituki onartutzat joko dela baldin eta ez badiozu organo eskuordetzaileari espresuki adierazten ez duzula eskuordetzea onartzen, ebazpenetik hiru egun balioduneko epean, eta, bestetik, eskuordetzeak indarra izanen duela soilik delegaturiko kudeaketak edo aferak iraun bitartean.

Funesen, 2016ko urtarrilaren 2an.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1700220