13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2016ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze, legeak eskatu quoruma zuela. Hona hemen:

1. Hasiera batean onestea Ezkabarteko Udal Plan Orokorra, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.8 artikuluari jarraikiz, baita ingurumen ondorioen azterlana ere.

2. Onetsitako agiria jendaurrean jartzea bi hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaraturik.

3. Txostena eskatzea Ezkabarteko kontzejuei eta Iruñerriko Mankomunitateari, planeamenduak ukitzen dituen udal zerbitzu mankomunatuei buruz.

4. Halaber, hasiera batean onetsitako plana lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskuduna den departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko arloen gaineko txostena egin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.9 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ezkabarten, 2016ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1700226