13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2017ko karga-tasak. Onespena

Ezkabarteko Udalak, 2016ko abenduaren 1ean egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, besteak beste:

1. Zerga-tasa hauek onestea 2017rako:

1-1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,1750 izatea.

1-2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,4500ean uztea .

1-3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %4an uztea.

1-4.–Denbora tarteen arabera aplikatu beharreko portzentajea %2,5ean uztea, hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztu beharrez. Aplikatu beharreko tasa %15 izanen da.

1-5.–Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.

2. Indarra duten tasak eta prezio publikoak beren horretan uztea, hain zuzen ere:

2-1.–Ezkabarteko Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen erregelamenduaren I. eranskina – Udal kiroldegiko 2017ko tarifak

ABONAMENDUETARAKO 2017KO TARIFAK

Aukerak

Hileko tarifa

(euroak)

Tarifa bakarra

(euroak)

Abonamendua jarduerekin

18,00

150,00

Hirugarren adinekoendako gimnastika

95,00

Kirol pista

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

35,00

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

25,00

Hilabetea

128,00

Hiruhilekoa

374,50

Pilotalekua

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

15,00

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

7,50

Hilabetea

48,00

Hiruhilekoa

141,00

Erabilera anitzeko aretoa

ordu bat

15,00

Prestakuntza gela

ordu bat

11,00

Txartelaren kopia 3 euro.

Ordainagiriak itzultzearen gastuak: 2 euro.

Salbuespenak:

–Tarifa edo prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita egonen dira Ezkabarteko kirol elkarteak eta klubak, Udalak liga edo lehiaketetarako kirol instalazioak erabiltzeko baimena ematen badie.

2-2.–Ordenantza fiskala, Ur horniduraren tasak arautzen dituena:

–Hornidura sareko hargunea: 532,00 euro.

–Hiru hilabeteko kuota finkoa: 4,21 euro.

–Hornidura:

  • 60 m³ bitarte hiruhilekoan: 0,2484 euro.
  • 60 m³-tik gora hiruhilekoan: 0,7142 euro.

2-3.–Ordenantza fiskala, Estolderiaren eta hondakin uren arazketaren gaineko tasak arautzen dituena:

–Saneamendu sareko hargunea: 355,00 euro.

2-4.–Ordenantza fiskala, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko, jarduera eskualdatzeko eta erantzukizuneko aitorpenak edo aurretiazko komunikazioak aurkezteko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena:

–I. epigrafea. Jarduera sailkatuak.

  • Jarduera lizentzia eta lizentzia berrien tramitazioa: 414,00 euro.
  • Irekitzeko lizentzia: 207,00 euro.
  • Jarduera eskualdatzea: 207,00 euro.
  • Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak: 62,00 euro.

–II. epigrafea. Jarduera kaltegabeak.

  • Irekitzeko lizentzia: 310,50 euro.
  • Jarduera eskualdatzea: 207,00 euro.

–III. epigrafea. Lizentziaren definizio berria, ostatu-kafetegi bilakatzeko.

  • Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko: 517,50 euro.

2-5.–Ordenantza fiskala, Lizentziak emateko, hirigintzako jarduketak egiteko eta erantzukizuneko aitorpenak edo aurretiazko komunikazioak aurkezteko tasak arautzen dituena.

–I. epigrafea. Antolamendurako edo Udal Plana aldatzeko plan partzial edo bereziak tramitatzea: 517,50 euro.

–II. epigrafea. Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 465,75 euro.

–III. epigrafea. Xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak eta haien aldaketak tramitatzea: 465,75 euro.

–IV. epigrafea. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

  • IV.1. Finkak zatitu, banandu edo batzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.
  • 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 41,40 euro.
  • Azalera txikiagoak badira: banandu edo batzen den lurzati bakoitza: 41,40 euro.
  • IV.2. Tramitazio laburreko obren lizentzia edo erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioen aurkezpena.
  • Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,10, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutieneko tarifa, 15,50 euro.
  • IV.3. Eraispen obretarako lizentziak, eta eraikitze, berrikuntza, instalazio, zuhaitz-mozketa, errotuluen instalazio eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude:
  • Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,10, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutieneko tarifa, 15,50 euro.
  • IV.4. Eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak: 155,25 euro.

2-6.–Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituena.

–I. epigrafea. Zoruko aprobetxamendu bereziak.

  • I.1. Aldamioak, hesiak, obren edukiontziak etab., jarduera ekonomikoa ez badira:
  • Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 0,00 euro.
  • Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 3,10 euro.
  • Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 20,70 euro.
  • I.2. Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 12,40 euro.
  • I.3. Bestelako aprobetxamenduak:
  • Egunean, metro karratu bakoitzeko: 0,52 euro.
  • Hilabetean, metro karratu bakoitzeko: 1,55 euro.
  • Urtean, metro karratu bakoitzeko: 12,40 euro.

(*) Aprobetxamendu berezietan, hala nola eremu publikoaren okupazioan edo merkatu txikietan, auzoetako bestetan eta gainerako aprobetxamenduetan, elkarturik egoteagatik osasun, garbiketa edo zaintza zerbitzuen esku-hartzea behar dutenez, %100eko errekargua ezartzen ahalko da.

–II. epigrafea. Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

  • Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 0,29 euro.
  • Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 6,52 euro.
  • Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 31,05 euro.

–III. epigrafea. Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

  • III.1 Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 0,19 euro.
  • Hilabetean, metro karratu bakoitzeko: 3,42 euro.
  • Urtean, metro karratu bakoitzeko: 25,88 euro.
  • III.2. Gasbideak, metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 5,96 euro.

–IV. epigrafea. Gutxieneko eskubideak.

  • Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira: 51,75 euro.

2-7.–Ordenantza fiskala, Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako eta edozein salgai motaren zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena–Pasabideen gaineko tasak:

–Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzea:

a) Gau eta eguneko pasabideak:

  • 5 plaza bitarteko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan: 36,00 euro.
  • 6tik 10 plazara bitarteko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan: 62,00 euro.
  • 10 plazatik goitiko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan: 83,00 euro.

b) Ordutegi mugatuko pasabideak:

1. puntuko taula aplikatuko da, %50eko murrizketarekin.

c) Ibilgailuendako sarbideak:

1. puntuko taula aplikatuko da, %75eko murrizketarekin.

–Eremu publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea.

a) Bidaiariendako zerbitzu erregular edo aukerakoen abiaburuko, erdibideko edo helmugako geralekuetako aparkaleku esklusiboa, galtzadaren metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, bide guztietan: 32,00 euro/urtea.

b) Noizbehinkako beharrak direla-eta gertatzen diren erabilera desberdinetarako, metro lineal bakoitzeko, bide guztietan: 11,00 euro/eguna.

2-8.–Udal ordenantza, Ezkabarteko hilerrien erabilera arautzen duena.

–Lurrean ehorzteko zerbitzua egiteagatik: 300 euro.

–Horma-hilobian ehorzteagatik: 250 euro.

–Hobitik ateratzeagatik: 200 euro.

2-9.–Ordenantza, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eta etxeko animaliak edukitzea arautzen duena.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko udal lizentziaren tramitazioa: 30 euro.

3. Erabaki honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

4. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.

5. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki honetako udal ordenantza fiskalen tarifak, hasiera batean onesten direnak, Udalaren iragarki oholean egonen dira ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunei bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Behin betiko onetsitzat joko dira, epe hori erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganez gero.

6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Ezkabarteko Udalaren iragarki oholean ere.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Ezkabarten, 2016ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1614422