13. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2016ko Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena:
2016/05U, 2016/06U eta 2016/07U

Etxarri Aranazko Udalak, 2016ko abenduaren 22an, osoko bilkuran, 2016 urteko udal aurrekontuko aldaketa hauek onetsi zituen hasiera batez:

–2016/05U NUKF kuota.

–2016/06U Kontuhartzailearen ordezkapena.

–2016/07U Utzubartxikiko zoladura.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1700236